Konponbide Plastikoak

Fabrikazio Gehigarria

Gaur egun, fabrikazio gehigarriak, ez du erantzuten soilik kostu baxuko prototipo bat berehala behar denean. Orain, pieza guztiz funtzionalak fabrikatzeko aukera dugu, gainazal eta geometria konplexu, arinago eta eraginkorragoekin polimero aurreratuekin.

Pieza industrialak ekoiztea

Azken hamarkadetan, osagai askoren diseinua fabrikazio-metodoak (mekanizazioa, moldaketa, injekzioa) baldintzatu du, piezaren itxura edo ukimena definituz. Gai hau fabrikazio gehigarriak ebazten du.

Ingeniaritza-alorrak errealitate berrira egokitzea funtsezkoa da, gure diseinu-prozesuetan sendo instalatuta dauden paradigmak alde batera utzita. Bronymec-en, betiko murrizketa horiek egokitu ditugu etekinean bakarrik oinarritzeko.

  • dfam-icono

    Diseinua (DfAM)

  • Simulazioa
  • Optimizazizoa
  • Diseinua
  • fabricacion-icono

    Fabrikazioa

  • Prototipatua
  • Nesting 3D
  • Ekoizpena multzotan
  • posprocesado-icono

    Posprozesatua

  • Garbiketa automatizatua
  • Askotariko ehundurak eta koloreak
  • Fabrikazio gehigarria eta mekanizatuaren arteko hibridoa
  • Akabera funtzionalak

Erabilera bakoitzerako diseinurik onena aukeratzen dugu

Fabrikazio gehigarriaren abantailak

Teknologia honen gaitasunen ezagutza, eta diseinu- eta simulazio-tresna digitalen etengabeko bilakaerak, pieza zehatzak, arinak eta geometrikoki konplexuak lortzea ahalbidetzen dute, beste fabrikazio-teknologia batzuetan imajinatu ezin diren mailetan.

  • Inbentario birtualak: amaitutako piezak biltegiratzetik, 24/48 orduan fabrika daitezkeen fitxategi digitalak biltegiratzera.
  • Egitura-aldaketen bidez, azken piezaren erantzun mekanikoan eragin dezakegu: malgutasuna, zurruntasuna, eroankortasun termiko zein elektrikoa edo talka-indarren disipazioa, besteak beste.
  • Diseinurako askatasun osoa.
  • Berehalakotasuna: asteak behar izatetik, orduak behar izatera.
  • Piezak banaka… edo milaka pieza.
  • Ez ditugu molde edo tresna garestitik behar.

Luma Service

Luma Service ingeniaritza zerbitzu bat da, pieza arinduak diseinatzea helburua duena, efizientzia eta koste ekonomiko zein energetikoen murrizketa bermatuz.

Luma material biologiko oso arina da, arintasunaren, zurruntasunaren eta erresistentziaren arteko oreka perfektua ahalbidetzen duten egiturazko ezaugarrien ez-ohiko konbinazio batez osatua.

Luma Service industriari diseinu arinduak eskaintzeko sortu da. Diseinu eraginkorragoak bilatzen ditugu, behar den tokian beharrezko materiala bakarrik ezarriz.

Gainerakoak ez dira eraginkorrak: gehiegizko energia-kostuak dakartzaten alferrikako pisuak, material plastikoaren kontsumo saihestezina eta produkzio-ekipoetan gehiegizko kargak eragiten dituzten neurriz kanpoko elementuak.

KONTAKTUA

Fabrikazio gehigarrirako aholkularitza teknikoa

Gure bezeroen eskura jartzen dugu gure esperientzia zabala aplikazio bakoitzerako polimero egokia hautatzeko orduan. Erabiltzen ditugun simulazio-tresnetan gure polimero sortaren karakterizazioa txertatu dugu, emaitza zehatzak eta fidagarriak lortzeko.