Konponbide Plastikoak

Konpositeak

Konpositeen mekanizazioa erronka handia suposatzen du hauen egitura heterogeneoa, portaera mekaniko eta termiko anisotropikoa eta osagairen baten izaera urratzaileak direla eta.

Bronymec-en etengabeko eboluzioan dagoen konpositeen mekanizazio-zerbitzu espezifiko bat garatu dugu.

Konpositeen abantailak

Konpositeak bi elementuz edo gehiagoz osatutako materialak dira, eta honek, bi konposatuen propietate konbinatuak lortzeko aukera ematen digu.

  • ligereza-icono

    Propietate mekaniko handiko pieza arinak

  • aislamiento-icono

    Isolamendu elektriko eta termiko bikaina

  • anticorrosion-icono

    Korrosioarekiko oso erresistenteak

Konbinazio posible guztien artean, plastiko indartuetan (FRP) espezializatu gara. Gure konposite-materialen aukera zabaletik, industrian gehien erabiltzen direnak, hainbat matrize eta errefortzu konbinatuz lortzen dira:

Polymer Matrix Fiber Reinforcement
Epoxy (EP) Glass fiber (GC)
Phenolic (PF) Glass Mat (GM)
Unsatured Polyester (UP) Cellulose Paper (CP)
Silicon (SI) Cotton (CC)
Polymide (PI) Mica (MP)
Melamine (MF) Carbon fiber (CF)

Plastiko konposatuei buruzko aholkularitza teknikoa

Pieza isolatzaileen edota egiturazkoen fabrikazioa

Konpositeek propietate mekaniko ezin hobeak dituzten pieza arinak fabrikatzeko aukera ematen digute. Isolamendu elektriko eta termiko bikaina dute, zurruntasun eta erresistentzia mekaniko handia izateaz gain.

Isolamendu elektriko eta termikoaren arloan teknikoki konplexuak diren erronkak konpontzen adituak gara.

Gainera, plakaz, barraz eta hodiz osatutako stock handia dugu, merkatuaren beharrei azkar erantzun ahal izateko.

Konpositeen erabilerak

Konpositeek eskaintzen dituzten abantailak hainbat sektoretan haien erabilera handitzea eragin du, isolatze elektriko/termiko gaitasun handia dutelako eta pisu gutxirekin erantzun mekaniko handia ematen dutelako (Strength-to-Weight Ratio). Sektore elektrikoan, siderurgian edo eskakizun termiko handiko industrietan tradizioz erabiltzeaz gain, industria berriek konposite berri eta aurreratuetan diseinatu dituzte bere osagaiak.

Industriarako pieza isolatzaileak

Aplicaciones de los composites en la industria ferroviaria

Trenbideak

Aplicaciones de los composites en la industria eólica

Eolikoa

Aplicaciones de los composites en la industria

Elektrikoa

Aplicaciones de los composites en la industria electrónica

Elektroniko

GLASTECH: Trenbide-sektorerako bereziki sortutako materialak

Bronymec-en trenbide-sektorerako bereziki diseinatutako material plastiko eta konpositeen sorta zabaldu dugu. Glastech familiako material guztiak testatuta daude eta EN 45545-2 araudiaren eskakizun desberdinak betetzen dituzte.

Glastech

Konpositeen aholkularitza teknikoa

KONTAKTUA

Konpositeetan adituak

Gure esperientzia zabala jartzen dugu gure bezeroen eskura behar izan bakoitzerako polimero egokia hautatzeko momentuan. Emaitza zehatzak eta fidagarriak lortzeko, gure polimero-sortaren karakterizazioa txertatu dugu gure simulazio-tresnetan.