Polimeroen eta material aurreratuen ingeniaritza

25 urtetik gorako esperientziak, eta software tresna aurreratu zein ikerketaren aldeko etengabeko apustuak aukera ematen digute gure bezeroei, polimeroen eremu zabalaren barruan, materialen diseinu, fabrikagarritasun eta hautaketari buruzko ezagutza eskaintzeko.

Materialen hautaketa

Fabrikazioaren aurreko ingeniaritza-zerbitzu bat eskaintzen dugu, gure bezeroei material onena eta proiektu bakoitzerako diseinu eraginkorrena hautatzeko prozesuan laguntzeko.

Gure esperientzia zabala jartzen dugu gure bezeroen eskura aplikazio bakoitzerako polimero egokia hautatzeko momentuan. Emaitza zehatzak eta fidagarriak lortzeko, gure polimero-sortaren karakterizazioa txertatu dugu gure simulazio-tresnetan.

  • plasticos-tecnicos-icono

    + 90 Plastiko eta konposite

    Termoplastikoen eta konpositeen 90 formulazio desberdin baino gehiago ditugu, eta horrek erabilera bakoitzaren baldintza teknikoetarako irtenbide egokia aurkitzea errazten digu.

Erabilera bakoitzerako aukerarik onena hautatzen dugu

CAD/CAE diseinua

Bronymec-en diseinu eta mekanizaziorako CAD/CAM tresnak erabiltzen ditugu, baita CAE simulaziorako zein optimizazio topologikorako tresnak ere. Horrek guztiak, fabrikazio-prozesua bizkortzen eta diseinu eta pieza zehatzak lortzen laguntzen digu, epe egokiago batean.

Gure fabrikazio gehigarriko alorrean, diseinu arinduko zerbitzu berri bat eskaintzen diogu industriari: Luma Service.

Luma Service ingeniaritza-zerbitzu bat da, eta pieza arinak diseinatzea du helburu, erantzun mekanikoa bermatuz. Emaitza gisa, pieza merkeagoak ez ezik, osagaiaren ingurumen-inpaktua ere nabarmen murrizten du. Diseinu eraginkorragoak bilatzen ditugu, eta behar den lekuan beharrezko materiala bakarrik ezarriz.

Luma Service servicio de ingeniería

Materialaren hautatze-prozesuan lagunduko dizugu

Ikerketa eta Garapena

Ingeniaritza arloan, eboluzioaren eta etengabeko ikaskuntzaren aldeko apustua egiten dugu, egunez egun aurkezten zaizkigun erronkei aurre egiteko.

Ikerketa industrialeko proiektuetarako laguntza-programen esparruan eta Basque Research and Technology Alliance, delakoaren barruan dauden hainbat zentro teknologikorekin batera, termoplastikoaren, osagai bi-materialen edo osagai plastikoetarako posprozesatu funtzionalen mekanizazioaren arloko hainbat ikerketatan parte hartu dugu.

Fabrikazio gehigarrirako diseinua (DfAM)

Fabrikazio gehigarriari dagokionez, ingeniaritza-sailaren egokitzapena funtsezkoa da, ohiko diseinu-irizpideak alde batera utzi eta ezagutzak fabrikazio-metodologia berrietara egokituta.

Premiarik izanez gero, galdetu. Jarri gurekin harremanetan

Fabrikazio Digitala
4.0 Industria

“Fabrika Adimendua” deritzon barne-proiektu bat jarri dugu abian, gure produkzio-prozesuei buruzko informazio-bolumen handia denbora errealean bildu eta kudeatzeko aukera ematen diguna, erabaki arinagoak eta zehatzagoak hartzeko.

Fabricación digital. Industria 4.0

KONTAKTUA

Konponbiderik egokiena aurkitzen lagunduko dizugu